Esp | Eng | Fra | Eus
LANTZ, LESAKA ETA ITUREN ETA ZUBIETAKO INAUTERIAK

Nafarroako inauteriak herri izaera handia duten adierazpenak dira, jatorri paganokoak. Horietako asko oso aspaldikoak dira, eta, beraz, antzina-antzinako esanahia dute. Euren protagonistak diren pertsonen sentimenduei daude lotuta.

Argibide gehiago:  
www.turismo.navarra.es
BERTIZKO JAURERRIA

Oieregi-Bertizaranan dago, eta 1984tik natur parkea da Bertizko Jaurerria; izan ere, horixe zen aurreko jabeen nahia, hau da, Pedro Ciga jaunarena eta Dorotea Fernández andrearena. Eremu paregabea eta izugarri ederra da, Nafarroako Pirinioetako ibarren bihotz-bihotzean dagoena.

Argibide gehiago: 
www.turismo.navarra.es


BAZTAN IBARRA, BORTZIRIAK ETA DANTXARINEA

Iparraldeen dagoen aldea osatzen dute, hau da, Kantauri itsasotik hurbilen dagoena Nafarroan. Natura indartsua da ibar horien ezaugarria, bai eta, batez ere, "Nafarroako sorginen ibilbidea” esaten zaion bidearen inguruko misterioa ere.

Argibide gehiago: 
www.turismo.navarra.es
ONDDOAREN BIDEA

Onddoak biltzea da Elgorriaga udalerriaren inguruan egiten diren tradizioetako bat. Biltzeko egiten den bidea herrian bertan hasten da, eta paraje naturaletan barna doa aurrera, zenbait ekosistematan zehar. Onddoaren kofradiak eta Elgorriagako Udalak sortua.

Argibide gehiago: 
The Mushroom Trail
DONEZTEBE

Elgorriagatik hurbil dago Doneztebe, eta bertako kultura eta ohiturak bazter guztietan sumatzen dira oraindik. Herriak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bisitariak egonaldi atsegina izan dezan. Egin beharreko bi bisita daude: Udaletxea eta San Pedro parrokia.

Argibide gehiago: 
Ayto. de Doneztebe