Esp | Eng | Fra | Eus

BAINUETXEA

Ausart zaitez FLOTATZERA! Sentsazio paregabea da, berezia eta oso partikularra. Hemendik pixka batean argitzen ahal dizugu zer den, zer sentitzen den, baina, dudarik gabe, behar bezala jakiteko, probatu egin beharko duzu. Sekula ez duzu ametsik egin hodeien gainean flotatzearekin, ipuinetan bezalaxe? Edo ez duzu pentsatu nola sentituko zinatekeen grabitaterik gabeko egoera batean? Horren antzekoena oso hurbil duzu, eskura, Elgorriagako ur gazietan. Ausart zaitez probatzera paregabea eta naturala den zerbait.

Bainuetxeko ur mineromedizinalak hezurren eta artikulazioen sistemako hanturaren aurka egin eta horren erlaxazioa lortzen dute. Beren ezaugarriek sekrezioak fluidizatzen dituzte, eta goiko arnasbideen mailan mukosaren baskularizazioari laguntzen diote arnas aparatua hobetzeko. Azalean ere hanturaren aurka egiten dute eta antiseptikoak dira, eta zirkulazio periferikoa hobetzen dute, zirkulazio sistemako zainen tentsioa handituta. Gainera, eragin lasaigarria eta bizkorgarria dute sistema neurobegetatiboaren eta neuropsikikoaren gainean.

Era berean, tratamendu eta masaje karta zabala du.

Komenigarria da zure tratamenduen erreserba aldez aurretik egitea, bainuetxera etortzen zarenean nahi duzun tratamendua ziurtatua izan dezazun.

    Deskargatu karta