FISIOTERAPIA
Errehabilitazio eta fisioterapiako zentro osatu bat du. Mikel Yanci da fisioterapeuta, eta azken tratamenduak eta teknikak eskainiko dizkizu erabat berritua senti zaitezen. Bainuetxera joaten zarenean eskatu fisioterapeutarekin egoteko, honako lesio hauetakoren bat izanez gero: lesio traumatologikoak (tendinitisa, bihurdurak, hausturak, luxazioak, zuntzen hausturak, giharren distentsioak, ebakuntza ondoko errekuperazioa...); lesio erreumatologikoak (artritisa, artrosia, fibromialgia, osteoporosia, espondiloartritisa...); edo lesio neurologikoak (ziatikak, hernia diskala, esklerosi anizkoitza...).
Fisioterapeutaren zerbitzua eskatu aurretik funtsezkoa da jakitea zertan oinarritzen den osasun arloko profesional horren lana. Osasunerako Mundu Erakundeak honako definizio hau ematen du fisioterapiari buruz: “Honako teknika hauen bidezko tratamendua: bitarteko fisikoak, ariketa terapeutikoa, masoterapia eta elektroterapia”. Errehabilitazio eta fisioterapiari buruzko mota guztietako tratamenduak ematen dira; beraz, ez itxaron gehiago eta animatu gurera etortzera.
Deskargatu karta
|
|