HISTORIAElgorriagako bainuetxean sortzen diren uren ezaugarri paregabeek bizi-kalitate ederra eskaintzen diete gurera etortzen direnei, baita gure inguruan emandako egonaldi osasungarri bat ere. 1846. urtean lurrunketaren bidez lehen gatzak lortu zirenetik, Alejandro San Martin eta Antonio Simonena doktoreek ur hauen garrantzi sendagarria deskubritu zuten. Mariano Mañeru doktoreak, 1919tik bainuetxeko zuzendari medikua izandakoak, iturburu honen eraginkortasun terapeutikoa egiaztatu zuen. Elgorriagako bainuetxea mineralizazio handienekoa da mundu osoan. Bertako ur klorurosodikoak –oso mineralizatuak– oso egokiak dira hainbat tratamendu egiteko. Funtsezko 5 oinarri ditu proiektu honek: ura, argia, kolorea, ingurua eta giza baliabideak. Elementu horiek arreta handiz zaintzen dira bake eta harmonia handiko giroa lortzeko gune turistiko honetan. Funtsezko 5 oinarri ditu proiektu honek: ura, argia, kolorea, ingurua eta giza baliabideak. elementu horiek arreta handiz zaintzen dira bake eta harmonia handiko giroa lortzeko gune turistiko honetan. |
![]() |