Esp | Eng | Fra | Eus

MASAJEAK

Masajea aukeran
Masaje hau pertsonaren neurrira diseinatzen da. Zenbait motatako masajea izan daiteke, pertsona bakoitzaren beharren arabera: erlaxagarria, kontrakturak laxatzekoa, drainagarria edo zirkulatzailea.

Ananda masajea
Ananda masajeak ukimena esperimentatzeko eta gozatzeko aukera ematen du. 50 minutuan zehar, bizkar, beso eta hanketako aldeak lantzen dira. Tratamendu horrek zentzumenen zorroztasuna eta sakontasuna lantzeko aukera ematen du, gorputzaren eszitazioari dagokionez. Masajearen ondoren erlaxazio sakoneko efektua lortzen da, baita ongizateko egoera ere.

TAO masajea
Masaje erlaxagarri bikaina, bai atzeko aldean, bai aurrekoan: bizkarra, gluteoak, hankak, besoak eta eskuak, diafragma, burua. Gorputzean eta buruan blokeatutako energia eta metatutako tentsioa askatzen ditu zenbait teknika atsegin eta sakonen bitartez: presioak, lerradurak, mugimenduak, luzapenak eta kulunkadak.

Zen masajea
Milaka urte dituen teknika hau Buda Indian zegoeneko garaikoa da; yoga eta shiatsu tekniketako elementuak konbinatzen ditu, eta Txinako medikuntza tradizionaleko eragina ere badu. Masaje-emaileak presioak eta luzapenak egiten ditu energia lerroei jarraikiz. Masajea eta digitopunturako puntuetan egindako presioak konbinatzen ditu. Zen kanalen gainean aritzen da (energetikoak).