OSASUNAElgorriagako iturburuaren lehen analisien arabera, bertako ur mineralak honelakoak ziren: klorurosodiko hotzak, bromo eta iodo asko zituztenak, mineralizazio handiarekin. Ur horien jatorria lurralde sedimentarioetatik dator. Ur litro bakoitzean 312 gramo gatz eta 304 gramo kloruro daude; horren ondorioz, mineralizazio handieneko iturburua da mundu osoan. Onura publikoko iturburua izendatu zuten ofizialki 1919an, Casares doktoreak urak analizatu eta Joaquín Aleixandre doktoreak txostena idatzi eta gero. Elgorriagako bainuetxean urarentzat onuragarriak diren ekintzak egin ditugu, elementu dinamizatua baita, mugimendua, beroa eta koloreari lotutako zainketa berezia behar dituena. Horretarako, sentsazio epela eta tratamendurako tenperatura egokia eskaintzen dituzten guneak sortu ditugu. Gainera, duen gatz kopuruari esker, urak koloretako irudi fisikoak transmititzen ditu, eta horri esker konbinazio kimikoak egiten ahal ditugu, kolore bitxi eta ikusgarrietako sulfatoak sortzeko aukera ematen digutenak. |
![]() |