Esp | Eng | Fra | Eus

CONTACT





ELGORRIAGA HOTEL & BAINUETXEA
C/ Errotaldea, 31744 Elgorriaga (Navarra, SPAIN)
T. 948 45 60 45 F. 948 45 14 68
reservas@balnearioelgorriaga.com
GPS Coordinates (SatNav)
Latitude 43º 8´ 0” N
Longitude -1º 41´ 0” W

DISTANTZIAK
Distantziak:
. Iruña 50 km (35 min.)
. Irun 34 km (25 min.)
. Donostia 54 km (45 min.)
. Donibane Lohizune 42 km (50 min.)
Hurbilen dauden tren-geltokiak: Iruña 50 km, Irun 34 km.
Hurbilen dauden aireportuak: Iruña 50 km, Hondarribia 38 km, Biarritz 60 Km.

GOMENDIOAK
▪ Tratamenduen erreserba aldez aurretik egitea, bainuetxera etortzen zarenean nahi duzun tratamendua ziurtatua izan dezazun.
▪ Ez eraman bitxi, erloju edo sakelako telefonorik tratamendu termaletan.
▪ Egoki jantzita joan tratamenduetara: (bainu-bata edo eskuoihala, txankletak, txanoa eta bainu-jantzia honako tratamendu hauetako bat egin behar baduzu: ur-tratamendua, lurrun-bainua, sauna, lohiak edo gorputz estetika).
▪ Jantzi erosoak eta txankletak edo oinetakoak babestekoa, paralokatza, masajea edo aurpegiko estetika egin behar baduzu.
▪ Jantzi erosoa, eskuoihala eta kiroleko oinetakoak gimnasiora joan behar baduzu.
▪ Txanoa beharrezkoa da uretara sartuz gero.
▪ Uretan sartu aurretik dutxatu behar da.
▪ Ez sartu burua piszinetan. Ez busti begiak. Uretako betaurrekoak erabiltzea gomendatzen da.
▪ Urak gatz asko duenez, gomendagarria da ez egitea depilaziorik edo bizarrik ur mineromedizinalen tratamenduak egin aurreko orduetan.
▪ Ez sartu uretan zauriak edo erredurak baldin badituzu.
▪ Gomendagarria da zerbitzuak aldez aurretik kontratatzea.
▪ 10 URTETIK BEHERAKOEK ezin dute tratamendu termalik egin.
▪ Animaliarik ez da onartzen.

KONTRAINDIKAZIOAK
Minbizi-prozesuak, azalaren infekzio prozesuak eta iodoarekiko alergiak, berriki izandako arazo baskularrak, haurdunaldia (baldin bazaude edo hori uste baduzu), hipertiroidismoa, hantura akutuak, arazo inmunologikoak, 10 urtetik beherakoak. Edozein zalantza izanez gero, galdetu gure langile espezializatuei.