KANPOALDEAElgorriaga udalerri txikia da, Iruñetik soilik 54 km-ra dagoena; bere inguruko naturguneari, garai batean “Espainiako Suitza” esaten zitzaion. Bertan naturak eta tradizioak bat egiten dute bisitariari egonaldi atsegina eskaintzeko, non eta edertasun naturaleko ingurune batean. Zonalde horretan tipikoak diren zenbait herri eta baserri daude inguruan. Bainuetxetik hurbil Elizondo eta Doneztebe daude, inguruko herri ezagunenak. Frantziarekin muga eginez, Elgorriaga Bidasoako arroaren Pirinioetako aldean dago, Mendaur mendiaren oinaldean. Zuhaizti sarriak eta haritza nagusi den basoak daude inguruan, eta horrek, mendiko klima freskoa emateaz gainera, mota askotako txangoak egiteko aukera ere ematen du. San Pedro Apostoluaren elizak XVII. mendeko erretaula du, eta Erdi Aroko zubi bat ere badago; bi lagin kultural horiek bisitatzea gomendatzen da. Tradizioari esker, oraindik ikus daitezke artisauak burdina, zura edo beira lantzen, eta gastronomia gozoena dastatzeko aukera ere badago inguruko jatetxeetan. |
![]() |