BAINUETXEA

Elgorriagako iturburuko lehen analisiek, bere ur mineralak sailkatzerakoan klorurado-sodiko hotzetako eta bromo-ioduratu mineralizazio sendoko urak bezala sailkatu zituzten. Ur hauen jatorria lur sedimentarioetan aurkitzen da. Litroko 312 gramo gatz kontzentrazio eta 304 gramo kloruro edukiz, sorburu honek munduan dagoen mineralizazio sendoenetakoa duen iturburua da.

ZIRKUITU TERMALA

Esperientzia eta sentsazioz beteriko zirkuitu bat proposatzen dizugu, Europa osoan ur gazitasun maila altuena duten uretan zehar, gure zirkuitu termalean topatuko dituzu:

Igerilekuan:

  • Kontrako ur-lasterrean igeriketa. / Ur-jauziak. / Kontrastezko igerileku hotza.
  • Masaje zurrustak beheko gorputza-adarretan. /Zisne-lepoak. / Barruko jacuzzia.
  • Eserlekuak zurrusta lunbarrekin. / Burbuila lasaigarrizko oheak.

Gainerako zirkuitua

  • Erlaxazio gunea etzaulki lasaigarriekin. / Igerileku gozoa- jolasaldirako zurrusta lunbarrekin.
  • Finlandiako sauna lehorra. / Sauna hezea- bainu turkiarra.
  • Kontrastedun dutxak (Kubo-dutxa, sentsazioak, erlaxagarria, lainoztagarria, ur-jauzia).
  • Itsaso Hilan dagoen flotagarritasun sentsazio bera lortu ezazu.

Zirkuitu termalaren prezioa: 24€

Tratamenduen Karta jaitsi

GAINERA

Gainerako instalazioak

  • Gimnasioa. / Hidroterapia bainuontzi indibidualak eta bikoitzak. / Jet zurrusta. / Vichy dutxa. / Eskuetako bainua.
  • Swedana, lurrun bainua aromaterapia indibidualarekin. / Hanketako bainuak. / Inhalazioak.

MASAJEAK

Elgorriaga Hotel-Bainuetxeak aukerako masaje karta zabal bat, gorputz-tratamenduak eta edertasun erritualak eskaintzen dizkizu, gure artean zauden bitartean zure lasaitasun uneaz goza dezazun. Gure terapeutek zure beharren arabera, jarrai ditzakezun tratamendu ezberdinei buruzko aholkuak emango dizkizute.

Inguru paregabe honek ongizate, erlaxazio eta indartzeko esperientzia bikain batean murgiltzera gonbidatzen zaitu , bertan zentzu guztiak askatzeko eta gorputza eta izpirituaren arteko armonia bateratzeko aukera izango duzu.

*** Instalazioetako kide izateko aukera dago, prezio eta deskontu ezin hobeak izanik.

GOMENDIOAK

Zirkuituaz gozatzeko ez ahaztu eskuoihala/bainu-bata, txankletak, bainu-txanoa ekarri behar dituzula eta oso gomendagarria uretako betaurrekoak ere.

HOTELA

Hotel- bainuetxea Baztango Bailaran. Erlaxazio eta lasaitasunez beteriko iturburu bat. Bainuetxe xarmagarri hau piriniotar paisaia harrigarriz inguratutako espazio natural batean kokatuta dago. 48 logela bikoitz, banakako 15 logela, 9 junior suite eta 3 suite ditu.

Eremu komunak

Gure erabiltzaileek, erosotasuna eta diseinuzko irisgarritasuna bateratzen dituzten instalazioak ditu erabilgarri. Areto bikainak eta egongela bat ere erabilgarri ditugu.

Kanpoaldeak

Elgorriaga udalerri txikia, Iruñatik 54 kilometrora bakarrik, inguru natural batean kokatuta dago, aintzinean “Espainiako Suitza” bezala ezagutua. Natura eta tradizioa bat egiten duten lekua da bisitariari egonaldi atsegin bat eskaintzeko, edertasun naturalaz betetako ingurune batean.

Bere inguruan hainbat herri eta inguruko baserri tipikoak aurkitzen dira. Bainuetxetik gertu Elizondo eta San Estebaneko udalerriak daude, inguruko herri ezagunenak. Frantziarekin muga eginez, Elgorriaga Bidasoa arroako Pirinio eskualdean aurkitzen da, Mendaur mendiaren oinean. Zuhaizti hostozabal eta haritzez menderatutako basoetan kokatuta dagoenez, mendiko klima freskoa eta txango aukera zabal bat eskaintzen ditu.

Bere San Pedro Apostoluaren elizak, XVIII. mendeko  erretaula bat gordetzen duenak, eta erdi aroko zubia, gomendatzen diren bi lagin kulturalak dira. Tradizioari esker oraindik artisautzak ikus daitezke burdina, egurra edo beira lantzen eta inguruneko jatetxeetan gastronomia bikainena dastatu daiteke.

Auto elektrikoentzat kargagailua.

electric_car

Auto elektrikoak  kargatzeko gunea dago erabilgarri.
Europako onartutako socket estandarra (2 motakoa, Mennekes-IEC 62196-2) 7 pinekin.

mennekes

Eko-Naturala

eco_natural

Hotelak 48 logela bikoitz, banakako 15 logela (haietako 3ek bereziki egokituak daude), 9 junior suite eta 3 suite ditu. Espazioak bereziki sortu eta diseinatu dira, gure bezeroek eremu termalean eskuratzen duten bake eta lasaitasun sentsazioak osatu ahal izateko.

Alde batetik, bereizita geratzen da, familientzako (edo elkarren artean komunikatuak) logelak ditugula; logelak kolore eta forma ezberdinez betetako ingurune natural bati begira kokatuta daudenez, gorputz eta adimenaren arteko armonia pizten laguntzen du, bestetik. Azkenik, aipatu beharra dago  oheburu guztiek orientazioa iparralderantz dutela, inguruneko energia naturalak errespetatuz.

Logelen neurriak:

  • Estandarra: 17 m2 inguru
  • Junior Suite: 14 m2 logelak eta 14 m2 inguru egongela
  • Suite: 22 m2 logela eta 17 m2 inguru egongela

ELGORRIAGA BAINUETXEA KERIK GABEKO ESPAZIOA DA (EZIN DA INSTALAZIO BAKAR BATEAN ERE ERRE)

Elgorriaga Hotel & Bainuetxeak 4 areto ditu edukiera ezberdinekin, 15- 150 bitarteko pertsona kopuru hartzen dituzte, zure bilera edo konbentzioaren jarduerek behar duten muntaiaren arabera.

Aretoaz gain lorategi zabal bat daukagu 150 pertsonarentzat, eta zure ekitaldiari ukitu ezberdin eta natural bat emateko osagarri bikain batean bihurtu daiteke.

Gure taldeko hotel guztietan bezala, ikus-entzumenean eta komunikazioan mota guztietako zerbitzuak eta ekipamenduak eskaintzen ditugu. Gainera, posible da sartzea ere, beste batzuen artean, laguntzaileak, idazkariak, itzultzaileak edo animazio-taldeak.

Edukiera eta antolamenduak

JATETXEA

Nafarroako gastronomiaren esentzia gure jatetxeko buffeteko platerretan islatzen da. Janari oneneko maitaleentzat leku ezin hobea, familia artean, lagunekin, bikotearekin, bakarrik edo, zergatik ez, enpresako lankideekin edo bezeroekin gozatzeko.


 

SUKALDEA
Gure baloreetako bat osasunaren eskaintza eta gure bezeroen bizitza kalitatea hobetzen duten ohitura osasungarrien eskaintza da. Filosofia hau gure sukaldeetara eramaten dugu, bertan produktuen karta zabal bat eskaintzen dugu, denak kalitate handiko lehengaiak, bertako eta garaiko produktuak erabiliz prestatzen dira, eta gure organismoaren zaintzarako oso onuragarriak direla frogatu da.


 

KAFETEGIA
Menua eta jatetxeko kartaz gain, bezeroek kafetegi gune batez gozatzeko aukera dute, bertan bokatak, plater konbinatuak eta beste mota bateko mokadu gozoak hala gaziak eskaintzen ditugu zure egonaldia edo gure hotelean duzun egonaldia atsegingarriagoa izan dezan.

C/ Errotaldea
31744 Elgorriaga (Navarra)
T. 948 45 60 45 F. 948 45 14 68
reservas@balnearioelgorriaga.com

Erreserba on line Bitartez

ESKAINTZAK

Eskaintzak nabarmenak gure hotelean.
Aprobetxatu itzazu!

PREZIOAK

EGONALDIA ETA GOSARIA
BEHE
ERDI
GOI
LOGELA BIKOITZA
114 €
124 €
135 €
BANAKAKO LOGELA
82 €
87 €
92 €
  • Prezioa logelako
  • Logela egonaldi eta buffet gosaria erregimenean
EGONALDIA, GOSARIA ETA ZIRKUITU TERMALA
BEHE
ERDI
GOI
LOGELA BIKOITZA
142 €
152 €
163 €
BANAKAKO LOGELA
96 €
101 €
105 €
  • Prezioa logelako
  • Logela egonaldi eta buffet gosaria erregimenean
  • 70 minutuko zirkuitu termal 1 pertsonako
ZIRKUITU TERMALEAN IBILTZEKO PREZIOAK
EGONALDI GABE DAUDENAK
24 €
UMEAK (2-12 URTE BITARTEKOAK)
%50eko DESKONTUA
BEHE-DENBORALDIA
2018.02.15etik 2018.03.02 arte
ERDIALDEKO DENBORALDIA
2018.01.01etik 2018.01.06 arte
2018.03.03tik 2018.03.22 arte
2018.04.02tik 2018.06.28 arte
2018.08.20tik 2018.11.30 arte
2018.12.09tik 2018.12.31 arte
GOI-DENBORALDIA
2018.03.23tik 2018.04.01 arte
2018.06.29tik 2018.08.19 arte
2018.12.01etik 2018.12.08 arte
ELGORRIAGA HOTEL- BAINUETXEAK 2018.01.07tik 2018.02.15 era IXTEN DU
  • 0-2 urte bitarteko umeak: Dohain
  • 2-12 urte bitarteko umeak: % 50eko deskontua
  • Suitea osagarria: 40 €/pertsona/zerbitzuko
  • Junior Suitea osagarria: 25 €/pertsona/zerbitzuko
  • Mantenu Erdia osagarria: 18 €/pertsona/zerbitzuko
  • Mantenu Osoa osagarria: 34 €/pertsona/zerbitzuko
  • Gurekin harremanetan jar zaitezke:

948 45 60 45 edo bestela reservas@balnearioelgorriaga.com helbidean

  • B.E.Z barne prezio guztietan.
  • Akats tipografikoa ezean. Erabilgarritasunaren araberakoa.
  • Eskaintzen prezioak kontsultatzen jarraitu ezazu, baita egonaldi eta tratamenduetarako prezio bereziak ere.

ARGAZKI GALERIA

PRODUKTU KOSMETIKOEN LERRO BERRIA

logo_elgorriaga

* Dermatologikoki frogatuak
* Ezaugarri bikainak
* Bainuetxeko Urarekin prestatuta

GORPUTZEKO ESNEA – EXFOLIANTEA – AURPEGI · BIGUNGARRIA

ekoizpen kosmetikoa

OPARI BONUAK

SANVIRILA AMETSAK

ZURE ESKU ARTEAN
AMETSAK SANVIRILA
DITUZU GOZATZEKO.

Emakumeak